XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TRIZIKLOA Bere ama jantzi arte itxoin zuen.

Etxelaguntzaile lana egiten zuen eta emakume gazte eta txukuna zen oso.

Asteko soldatak, jateko eta arropa batzu erosteko ematen bazien ere, etxebizitza bat erosteko hainbat ez zitzaien iristen.

Leku hartan etsi-etsian bizi beharrean zeuden eta Iban handia izan eta soldata dexente bat ekar zezan arte itxaron.

Ibanek, bere anaia ez zapaltzeko kontuz ibili behar zela esaten zuen beti: hain zen txikia Eneko.

Hemezortzi hilabete zituen eta batzuetan, arrastaka zebilen dordoka bat zirudien; besteetan, berriz, zutik jarri eta ahaleginak egiten zituen pauso batzu emateko.

Ibanek esan zuen: Ama, etorri naiz, eta hark txabolako atea zabaldu zion.

- Begira! - Eta mutikoak, pozik, kaxakada sagarra eta zorrokada bikua erakusten zizkion.

Emakume gaixoa, txaloka hasi zen eta bere alaitasunak pozikago jarri zuen Iban.

Bikuak eta ogia jan zituzten eta gero sagar bana.

Amak, Enekorentzako sagarra pusketatan egosi zuen eta honek, biluzik * biluzik:jantzirik gabe, bere amarekin batera lo egiten zuen (...).